ekoNOMIA

ELA eta LABek diote ez dagoela baldintzarik hilaren 29ko greba babesteko

"UGT eta CCOOren lehentasun politikoa Espainiako lan harremanen esparruan datza, eta hortik abiatuta euskal esparruan arautzeko aukera oro desagerrarazten ari da".

2010eko irailaren 7a
18:13
Entzun
Irailaren 29ko Espainiako Estatuko greba deialdia dela-eta UGT eta CCOOk igorritako idatziari erantzun diote ELA eta LABek, esanez deialdi hori babesteko baldintzarik ez dagoela. "Greba orokor bat egiteko ez da nahikoa deialdia bakarrik partekatzea. LABen eta ELAren iritziz, ezinbestekoa da erabakitzea sindikatuen arteko ekintza bateratua zeintzu oinarriren gainean eraiki nahi den. Hain zuzen, hori gaur arte euskal esparruan ez da egin", diote bi sindikatuok UGT eta CCOOri bidalitako eskutitzean (EAEko zuzendaritzei bidalitakoa hemen, Nafarroakoei bidalitakoa hemen).

"Zuen [UGT-CCOOren] lehentasun politikoa Espainiako lan harremanen esparruan datza, eta lehentasun hortik abiatuta euskal esparruan arautzeko aukera oro desagerrarazten ari da", adierazi dute gutunean.

ELA eta LABek ekainaren 29rako deitu zuten greba orokorra Hego Euskal Herrirako, ESK, EILAS, EHNE eta Hirurekin batera. Euskal gehiengo sindikala osatzen dute seiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.