Ekonomia

ELA ez da joango soldata arrakalari buruz Jaurlaritzak deitutako bilerara

LABek datorren astelehenean argituko du zer jarrera hartuko duen bilerarekiko

Jon Fernandez.
2018ko otsailaren 16a
14:07
Entzun

Datorren eguenean, otsailaren 22an, soldata berdintasunaren aldeko eguna dela-eta, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak aginduta, bilera batera deitu ditu sindikatuak eta patronala bezperan, otsailaren 21ean. Emakumeen eta gizonezkoen arteko soldata arrakalari buruz hitz egingo dute bertan. ELAk dagoeneko iragarri du ez dela bilerara joango, eta LABek datorren astelehenean emango du bere jarreraren berri.

CCOO eta UGT sindikatuek, bestalde, esan dute joango direla, nahiz eta, CCOOren iritziz, elkarrizketa sozialerako mahaia izan gai horretaz berba egiteko foro egokiena.

Hego Euskal Herrian, %33,6koa da sexuen arteko soldata arrakala. 2014an, esate baterako, emakumeek, batez beste, gizonek baino 7.710 euro gutxiago kobratu zuten. Eusko Legebiltzarrak aginduta, Eusko Jaurlaritzak lan iruzurraren kontrako buzoi bat jarriko du martxan laster, langile emakumezko eta gizonezkoen arteko soldata arrakala salatzeko eta arrakala hori txikitzeko asmoz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.