sindikalgintza

ELA gezurretan dabilela dio LABek

LABeko idazkari naagusi Rafa Diezek esan duenez, ELA gezurretan ari da, beraiek UGT eta CCOOrekin gehiengo sindikalaren bila ari direla esaten duenean. ELA da LABen "aliatu objetibo bakarra" Diezen esanetan, eta ELA "harrokeriaz" jokatzen ari dela iritzi dio. Negoziazio kolektiboan arazoak egon badaudela esan du Diezek, baina, arazo horiek harreman orokorretara eramatea leporatu dio ELAri. ELAk LABi egindako kritikak "konpromezu politikorik ez hartzeko aitzakiak" ez ote diren galdera egin du LABeko idazkari orokorrak.

2004ko abenduaren 1a
19:11
Entzun
LABeko idazkari orokor Rafa Diezek "gezurra esatea, probokatzea eta demagogia egitea" leporatu dio Jose Elorrieta ELAko idazkari orokorrari. Izan ere, beraiek ez direla CCOO eta UGTrekin gehiengo sindikala bilatzeko ahaleginetan ari dio. Gainera, beraien aliatu objetibo bakarra ELA dela azpimarratu du.

Diezek ELAren jarreraren inguruan kezkak dituela esan du, izan ere, "konpromezu politikorik ez hartzeko aitzakia" ez ote diren galdera egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.