Negoziazio kolektiboa

ELA: "Harrigarria da LAB orain jabetzea metaleko patronala nolakoa den"

Bi urte alferrik galtzea egotzi dio.

ELA eta LAB sindikatuko kideak, metalaren lan hitzarmenaren alde egindako greba bateko manifestazian, Donostian. GARI GARAIALDE, ARGAZKI PRESS
Miren Garate.
2014ko irailaren 25a
08:14
Entzun

Atzo iragarri zuen LABek altxatu egingo zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako metalgintzako mahaietatik, "benetako negoziaziorik" ez dagoela argudiatuta. Erabakia beranduegi hartzea leporatu dio ELAk. "Badirudi  LAB 2014ko irailean konturatu dela patronalaren lan erreforma inposatzeko nahiaz". Sindikatuaren arabera, "harrigarria" da metaleko patronalaren izaeraz orain jabetzea.

ELAk dio LABek bi urte alferrik galdu dituela, "ez baitie azaldu langileei patronalaren erasoa zenbaterainokoa den". 2012an jarri zuen indarrean Espainiako Gobernuak azken lan erreforma. "LABek orduan konfrontazioa saihestea erabaki zuen".

Era berean, Ainhoa Etxaidek zuzentzen duen sindikatuari egotzi dio Jaurlaritzari "ez duen sinesgarritasuna" ematea. "Arlo publikoko langileen negoziazio kolektiborako eskubidea hankapean hartzen duen Jaurlaritza ezin da metaleko langileentzat inolako esperantza izan". ELAk berretsi du enpresetan borrokatzeko garaia dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.