ekoNOMIA

ELA, LAB eta Adegik metaleko itunaren aurreakordioa lortu dute

Bederatzi hilabeteko gatazkaren ostean, etzi sinatuko dute hitzarmena, bi urtekoa. Aurten eta 2011n KPI igoera izango dute. UGTk aste honetan erabakiko du sinatu edo ez, CCOO aurka dago. Gipuzkoan 60.000 lagun ari dira metalean beharrean.

2010eko urriaren 26a
19:08
Entzun
ELA eta LAB sindikatuek eta Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak metal arloko itunaren aurreakordioa lortu dute gaur, bi urtekoa, azkeneko bederatzi hilabeteetan gatazka izan ondoren. Etzi sinatuko dute lan hitzarmena.

Akordioaren arabera, aurten eta hurrengo urtean KPI igoera izango dute langileek, eta gaur eguneko lanaldiarekin jarraituko dute, handitu gabe.

ELAk eta LABek adierazi dute orain arteko itunean ez dela inolako murrizketarik izan eta "langileak gailendu" direla. Adegiren ustez, "ikaragarrizko garrantzia" du aurreakordioak, "enpresek merkatuen dinamikara egokitu ahal izango dutelako".

UGTk aste honetan erabakiko du ituna sinatu edo ez. CCOOrentzat akordioa "ez da nahikoa".

Gipuzkoan 60.000 langile inguru ari dira metalean beharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.