ELAren iritziz, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikak langabezia handiagoa eragiten du. "Izan ere, arlo publikoan egindako enplegu murrizketak eta gainerako sailetako aurrekontuak atzeraldi ekonomikoa larriagotzen ari dira eta, horrenbestez, langabezia handitzea ekarriko dute, zuzenean eta zeharka", esan du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak.
Erantzukizuna politikoei eragotzi die. “Irtenbide bidegabe eta ezegokia jarri dute mahai gainean, krisia langileok ordaintzen jarrai dezagun”.
Joan den urtarrileko datuen arabera, 206.016 langabe zeuden Hego Euskal Herrian, abenduan baino 13.676 gehiago. Hegoaldean langabezi tasa %15,08koa da; iazko urtarrilean, %13,84koa.
Egoerari buruzko txostena prestatu du ELAk.