sindikatuak

ELA: "Nafarroako UGTk eta CCOOk utzi diote sindikatu moduan aritzeari"

Haiek lan erreforma onartu izana salatu du.

2012ko ekainaren 6a
16:38
Entzun

ELAk salatu duenez, UGTk eta CCOOk ontzat eman dute Nafarroan lan erreforma eta, ondorioz, uste du biok "sindikatu moduan aritzeari utzi" egin diotela. "UGTren, CCOOren eta Nafarroako patronalaren arteko ituna argitaratu ondoren, ontzat eman dute PP eta UPNren lan erreforma, eta hautsitzat jo dute M-29ko greba orokorrean parte hartu zuten langileekin harturiko konpromisoa"

ELAren arabera, UGTk eta CCOOk "langileak krisiaren errudun bihurtu" dituzte, "tesi neoliberalak berenganatuta". "Beharrezkotzat jo dute enpresen esparruan kapitalaren eta lanaren arteko gatazka gainditzea, eta seguru aski horregatik bultzatu dituzte soldaten izozketa eta lanaldiaren araugabetzea".

"Porrot" egindako elkarrizketa soziala "berriz ere piztu" egin nahi dutela gaitzetsi du ELAk dute. "Helburu jakin bat dute: prestakuntzarako funts publikoak kudeatzen jarraitzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.