ELA: «Patronalak krisia baliatzen du jendeari zorroa lapurtzen jarraitzeko»

2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Erreakzio ugari eragin ditu joan den ostiralean erreforma fiskal bati begira Confebask patronalak aurkeztu zuen agiriak. Azkena ELA sindikatuarena izan zen, atzo. ELAren ustez, proposamenak «fiskalitate bidegabea» sustatu nahi du, eta patronalaren «benetako aurpegia» azaleratu du. «Patronalak krisia baliatzen du jendearen zorroa lapurtzen jarraitzeko, eta bere mesederako gero eta gehiago eskatzeko». Sindikatuak ez du uste krisia gainditzeko lagungarria izango denik, gainera.

ELArekin batera, LAB sindikatuak ere gaitzetsi du patronalaren agiria, eta asteburuaren joanean, PSE-EEk eta Bilduk salatu dute. Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailearen ustez, patronalak «hanka sartu» dus, eta proposamen okerra egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.