Ekonomia

ELAk astebeteko grebarako deia egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako metalgintzan

Ekainaren 17tik 21era izango da. Gainerako sindikatuei, "batez ere LABi", elkarlanerako proposamena egin die.

Miren Garate.
2013ko maiatzaren 23a
17:17
Entzun

Gipuzkoako metaleko grebaren bezperan, beste protesta baterako deia egin du ELAk. Astebeteko greba antolatu du sektorean, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izango du eragina. Gainerako sindikatuei ere elkarlanerako proposamena egin die ELAk, batez ere LABi.

Sindikatuak jakinarazi du "negoziatzen ari diren enpresetako langileentzat" dela greba. "Grebaren aurreko garaian edo greban zehar akordioak ixten dituztenak deialditik kanpo geratuko dira", zehaztu du. Sindikatuaren esanetan, mobilizazio proposamenak ADEGIk, SEAk eta CEBECek egiten duten blokeoa apurtuko du. Uztailaren 7an, lan erreformaren eraginez, Bizkaiko 55.000 langile, Gipuzkoako 50.000 eta Arabako 12.000 gera daitezke lan hitzarmenik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.