ELAk Celsaren aurka jarritako salaketa, epaitua
BILBO. Celsak Gasteiz eta Urbinako plantak ixteko espedientearen baliogabetasuna eskatu du ELAk salaketa baten bidez, eta hura epaitu zuen atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Enpresak argudiatutako baldintza ekonomikoak ez direla egia diote salaketan ELAk eta Laminaciones Arregui ohiaren langile batzordeak. Epaiaren zain dago auzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu