Ekonomia

ELAk dio Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak “antisozialak” direla

Sindikatuaren arabera, aberastasunaren gero eta zati txikiagoa bideratzen du Jaurlaritzak bere kudeaketarako. BPGaren %15 zen 2009an, eta %12,8 izango da 2018ko aurrekontuen arabera.

Lander Muñagorri Garmendia.
2017ko azaroaren 13a
17:27
Entzun

Antisoziala hitzarekin bataiatu ditu ELAk Eusko Jaurlaritzak 2018rako aurkeztu dituen aurrekontuak. Eta, baieztapen horri eusteko, datuei begiratu die sindikatuak. Aberastasunaren gero eta zati txikiagoa bideratzen du Jaurlaritzak bere sailen beharrak asetzeko. Zorraren ordainketa eta ostera ordaindu beharreko gastuak kenduta, Eusko Jaurlaritzak 9.978 milioi euroko gastua izango du bere sailetarako, BPGaren %12,8. 2017an beste, eta 2009an baino 2,2 puntu gutxiago. Gastua duela zortzi urteko datuetara inguratuko balitz, 1.709 milioi euro gehiago beharko lituzke Jaurlaritzak. “PPrekin adostutako aurrekontuak dira horiek, eta, horregatik, ezker ikuspuntutik alternatibak eraikitzen hasi beharko genuke”, azaldu du Adolfo Muñoz idazkari nagusiak.

PPrekin adostutako aurrekontuak direla esan du, uztailean Espainiako Gobernuarekin adostutako gastu arauari erreferentzia eginez. Bertan, autonomia erkidegoen gastu konputagarria ezin da %2,4 hazi, eta, horregatik, aurrekontuak handiagoak izatea saihestu dute horrekin. “Dirua egon badago, baina ez da gastatzen”, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunaren arabera. Hain justu, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek 478 milioi euroko superabita izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.