Ekonomia

ELAk elkarretaratzeak egingo ditu Hegoaldeko lau patronalen egoitzetan

Mobilizazio astea antolatu du sindikatuak, lan erreforma salatzeko.

Miren Garate.
2013ko urriaren 21a
18:45
Entzun

Negoziazio kolektiboaren eta lan erreformaren aurka, mobilizazio astea antolatu du ELAk. Gaur izan dira lehen protestak. Hain zuzen, Hego Euskal Herriko lau patronalen egoitzen aurrean elkarretaratzeak egin ditu. 

Bihar Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean bilduko dira ELAko kideak, Adolfo Muñoz buru dutela.  Etzi, berriz, Eusko Legebiltzarrean izango dira mobilizazioak. Protesta nagusia, ordea, ostegunean izango da. Sindikatuak ekitaldia egingo du Bilboko Casillan, eta, ondoren, manifestazioan joango dira Confebasken egoitzaraino.

Langile guztiei, baina bereziki beren enpresetako lan hitzarmenak sinatu gabe dituztenei eskatu die ELAk parte hartzeko. "Antolakuntzan aurrera egin behar dugu, eztabaidan sakondu, alternatibak planteatu... eta oraindik hitzarmen propiorik ez duten lantegietan, hitzarmena lortu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.