Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak LABekin eta beste gizarte eragile batzuekin Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak abian jarritako elkarrizketa sozialetik bereizitako itun bat lortzen saiatuko dela adierazi du. Itun horrek "gizartean eta enpresen arloan lan egiteko xedea" izango duela nabarmendu du Muñozek. Izan ere, ELAk eta LABek Lopezek abian jarritako mahai horretan egoteari uko egin diote.
"Gizarte borrokarik gabe elkarrizketa soziala antzerki hutsa" dela nabarmendu du ELAko idazkari nagusiak. "Ezinezkoa da elkarrizketa sozialeko mahaia osatzen dutenen konplize izatea, Jaurlaritzaren ikuspegi demokratikoa herritarrenganako errespetu falta dela kontutan hartzen bada", berretsi du Muñozek.
Lopezek deituta elkarrizketa sozialeko mahaian parte hartuko dutenek bilera egin zuten atzo, Gasteizen. Miguel Lazpiur Confebaskeko presidentea, Gemma Zabaleta Jaurlaritzako Enplegu sailburua, Unai Sordo eta Damaso Casado Euskadiko CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuetako idazkari nagusiak eta Lopez bera eseri ziren mahaian. Elkarrizketa sozialaren mahaiak datorren astean egingo du bere lehen lan bilera, akordioak "lehenbailehen" iristeko "borondate argiarekin".
ekoNOMIA
ELAk elkarrizketa sozialaren mahaitik bereizitako ituna lortu nahi du LABekin
Beste hainbat gizarte eragilerekin ere hitzarmena egiteko asmoa adierazi du Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak. Gizartean eta enpresen arloan lan egiteko xedea" izango du itun horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu