Lan harremanak

ELAk Espainiako sukaldaritzaren itunari egindako inpugnazioa ez dute onartu

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du aintzat hartu salaketa, eta ELAk Europara eramango du Espainian indarrean dagoen negoziazio kolektiboaren eredua

xabier martin
2016ko urriaren 10a
14:09
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du uste Sukaldaritza Kolektiboko Espainiako itunak askatasun sindikalaren eta negoziazio kolektiboaren eskubideak urratu dituenik. ELAk bai, urratze hori argia dela dio, eta inpuganatu egin zuen hitzarmen hori, baina Espainiako justiziak ez du aintzat hartu. "Indarrean den arautegi juridikoarekin bat datoz inpugnatutako puntuak", dio irailaren 28an emandako ebazpenak.

Fears patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek egindako Espainiako sukaldaritzaren itunean jasotzen da erdkidego edo probintzietako itunak negoziatzen hasi baino lehen baimena eskatu behar zaiola Espainiako hitzermen kolektiboaren batzorde paritarioari. «Zuzenbidea ikertzen daramatzadan 52 urte hauetan guztietan ez dut sekula horrelakorik ikusi», esplikatu zuen orain egun batzuk Luis Enrique de la Villa legelariak ELAk egindako agerraldian. Are gehiago, Mariano Rajoyren erreformak ere ez duela baimentzen hitzarmen horrek dioena erantxi zuen.

Alegia, Sukaldaritza Kolektiboko Espainiako ituna hitzarmenen estatalizazioaren adibide argia da, lan itunak Hego Euskal Herritik urrun negoziatu eta egiteko tresna nagusia CCOO eta UGTren eskuetan. Horiek horrela, ELAk Europara jotzeko asmoa azaldu zuen irailaren 29an. Aurreikusi zuen Espainiako epaitegiek ez zutela aintzat hartuko sukaldaritzaren itunaren inpugnazioa eta, beraz, gaur ezagutu den ebazpena Europako epaitegietara daraman bidean urrats bat baino ez da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.