Gipuzkoako eraikuntzaren sektoreko hitzarmen kolektiboa sinatu dute gaur goizean ELA sindikatuak -mahai negoziatzailearen %53 dauka- eta Adegi patronalak, 2007-2009rako. Besteak beste, KPI gehi %1,6ko soldata igoera eta zortzi orduko lanaldiaren murrizketa jasotzen ditu. 12.000 langilerengan izango du eragina.
Geroa pentsio funtsaren hobekuntza, dieten %6,8ko igoera, lekualdaketetarako plus berria eta bizileku paperak lor ditzaten atzerriko langileentzat egun bateko lizentzia ere jasotzen ditu akordioak, ELAk jakinarazi duenez.
ELArentzat, akordioa posible izan da "sindikatu honek erakutsi duen indarragatik eta grebarako kemenagatik, nahiz eta ugazabek aurretik jakin hitzarmen honekin mahai gainean zeuden soldaten eta lanaldiaren inguruko eskaintzak nabarmen hobertu beharra izango zutela".
Ekonomia
ELAk eta Adegik Gipuzkoako eraikuntzan hitzarmena sinatu dute 2007-2009rako
Akordioak KPI gehi %1,6ko soldata igoera eta zortzi orduko lanaldiaren murrizketa jasotzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu