ELAko German Kortabarriak eta LABeko Txutxi Ariznabarretan eman dute erabakiaren berri.Ziurtatu dute Confebask patronatuak "amaia eman" nahi dio Hobetuzi eta fundazioa "jarduerarik gabe" utzi.
"Confebaskek ez du nahi Hobetuzek katalogatu gabeko prestakuntza-jarduerak sustatzea lanbide heziketako ikastetxe homologatuen bidez", salatu dute sindikatu abertzaleek. Uste dute, Confebaskek "jaun eta jabe" izan nahi duela eremu horretan.
Bilbon egin dute agerraldia Kortabarriak eta Ariznabarretak. Bertan azpimarratu dute Cofebaskek ez duela "inolako interesik Hobetuzen garapenean, ezta kalitatezko prestakuntza iraunkorra bermatzeko baliabideak eskuratzean ere". Gaineratu dute Confebasken interes bakarra "diru publikoa erabiltzea" dela, "zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto".
Confebasken kritika
Era berean, sindikatu abertzaleetako ordezkariek dei egin diote Eusko Jaurlaritzari Etengabeko Prestakuntzarako Hobetuz Fundazioaren "lidergoa" har dezan. Horrela egin ezean, Hobetuz-en aurka "Confebask, CEOE, CCOO eta UGT burutzen ari diren boikotaren konplize" izango dela ohartarazi dio.
Erabaki horren aurrean kritika gogorra egin dio Confebaskek ELA sindikatuari Juan Cruz Lopez sindikatuko ordezkariak Hobetuz-eko presidentetza utzi duelako. Confebasken ustez, ELAk eta LABk iragarri duten dimisioa erakundeekiko "errespetu falta larria da".
Ekonomia
ELAk eta LABek Hobetuz fundazioko presidentetza utzi dute Confebasken "boikotarengatik"
ELAk eta LABek gaur jakinarazi dute Juan Cruz Lopez Etengabeko Prestakuntzarako Hobetuz Fundazioko presidenteak dimisioa aurkeztu duela. Bi sindikatuek Confebask Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Enpresaburuen Federazioaren jarrera salatu dute. Confebasken "boikotak" fundazioa "likidazio egoeran" utzi duela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu