Confebask, CCOO eta UGTren artean 980.000 euro banatzea erabaki zuen Osalanek joan den uztailaren 29an, erakundeko kontseiluak egindako azken bileran. Erabaki horrekin Osalan gizarte elkarrizketan dauden taldeak finantzatzeko tresna bihurtu dela uste dute ELAk eta LABek.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen kotizaziotik ateratzen den dirua da; mutualitateek kudeatzen dituzten kuotetatik geratzen den soberakina, hain zuzen. ELAk eta LABek diru hori baldintzarik gabe EAEko administrazioaren eskura jarri behar dela defendatzen dute, eta Jaurlaritzak, orain arte, jarrera bera izan du.
Orain, gobernuak jarrera aldatu du, eta Lan Arriskuen Prebentziorako Espainiako Fundazioaren irizpideak onartu ditu. Hori dela eta, Osalaneko kontseiluan parte hartzeari utzi diote sindikatu abertzaleek. Dirua, hasiera batean, prebentzioa sustatzeko erabili behar da, baina ELAk eta LABek zalantzan jarri dute. «Beste erkidego batzuetan erabili eta porrot egin duten kanpainak baino ez dira errepikatuko». Azken finean, Confebask, CCOO eta UGT «isilpean finantzatzeko» bitartekoa izango da, ELA eta LABen arabera.
Akusazioak ukatu eta sindikatu abertzaleak kritikatu ditu CCOOk. «Ez dute prebentzioa egiten, ezta egiten utzi nahi ere».
ELAk eta LABek Osalanen diru banaketa salatu dute
Confebask, CCOO eta UGT «isilpean finantzatzeko» tresna bihurtu dela uste dute sindikatu abertzaleek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu