Ekonomia

ELAk Jaurlaritzaren enplegu transferentzia baztertu du

Eskualdatzeak ez ditu politika aktiboak eta pasiboak bereizi behar sindikatuaren iritziz, eta Kontzertu Ekonomikoa errespetatu behar du.

2009ko ekainaren 19a
16:36
Entzun
ELAk orain arte Eusko Jaurlaritzak babestu duen enplegu transferentziarekin ez duela bat egiten jakinarazi du, eta Espainiako Gobernuarekin eskualdatze horren inguruan adostasunera iristeko asmoaren berri ez duela eman kritikatu du. Era berean, enplegua eta formakuntza gisako funtsezko gaien inguruan prozesu batean parte hartzeko eskatu dio Patxi Lopezen exekutibari.

Sindikatu horren arabera, "nahiz eta auzia sarritan egon den mahai gainean, Espainiako Gobernuak enpleguaren transferentziaren inguruan izan duen jarrera ez da azken urteetan aldatu". Horren harira, Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa urratzen dituela ere azpimarratu du.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren ustez, transferentzia horretan garrantzitsuena "zeinek erabakitzen duen eta zeinen diruarekin" jakitea da; horren harira, enpleguan, formakuntza etengabean eta laneko bitartekotasunean garatzen diren politika aktiboen eredua Euskal Autonomia Erkidegoan erabaki behar dela gaineratu du.

"Transferentziak ez ditu politika aktiboak eta pasiboak bereizi behar eta Kontzertu Ekonomikoa errespetatu behar du", Muñozen iritziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.