Mobilizazioak

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk protestak iragarri dituzte, Decathlonek jaiegunetan irekitzeko asmoa duela salatzeko

Nazioarteko kateak iragarri du hilaren 25ean zabaldu egingo dituela Bilbo, Donostia, Irun eta Gasteizko dendak.

2014ko uztailaren 17a
10:03
Entzun

Ez da lehen aldia Decathlonek jaiegun batean irekitzeko asmoa iragartzen duena, baina aurrekoetan beti egin du atzera, protestek bultzatuta. Hori bera lortu nahi dute oraingoan ere sindikatuek. Helburu horrekin, giza kateak egingo dituzte bihar 12:00 eta 13:00 artean EAEko hiru hiriburuetan. Hurrengo astean, 24an eta 25ean ere elkarretaratzeak egingo dituzte ireki asmo dituzten denden aurrean.

Sindikatuek salatu dute, legeak horretarako aukera ematen duen arren, igande eta jaiegunetan ez irekitzearen aldekoak direla bai gizartea eta baita merkatari eta langile gehienak ere. "Decathlonek jaiegunetan irekitzeko duen asmoa gezurretan oinarritzen da, eta ondorio benetan kaltegarriak izango ditu ez bakarrrik lan arloan, baita gizartean ere. Ez du kontsumoa bultzatzen; hura egunez aldatzen du, besterik ez".

Sindikatuek Madrilgo kasua nabarmendu dute, non dendak urte osoan zabalduta egon arren salmentak batez bestekoaren azpitik dauden.

Kontsumitzaileen elkarteak ere igande eta jaiegunetan zabaltzearen aurka agertu dira, argudiatuz dendek jada ordutegi zabala eskaintzen dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.