ELAk langileei galdetzea nahi du kutxen bat-egiteaz
BILBO. Sindikatuetako ordezkariak astelehen bilduko dira BBK, Kutxa eta Vitaleko arduradunekin, kutxen bat egiteko proiektuari buruz negoziatzeko. ELAk eskatu die erabakiak hartu aurretik langileei galde diezaietela ea ze lurraldetako lan hitzarmena aplikatzea nahi duten. ELArentzat, kutxak banku bihurtzea akatsa da. Lanpostu guztiei eusteko eskatuko du astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu