ELA sindikatuak greba mugagabea eta hainbat mobilizazio deitu ditu Zallako (Bizkaia) Pastguren paper fabrikan. Enpresak ia urte bete darama geldirik, konkurtso prozesu batean baitago; baina zenbait langilek lanean jarraitzen dute, enpresak zenbait zerbitzu eskaintzen baitizkie beste enpresa batzuei. Enpresa itxita, 177 langile geratuko dira kalean. Zeharkako beste hainbeste langile ere bai, ELAren esanetan.
Greba mugagabearen helburua langile guztiak batzea da, mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatuz. Atzo egin zuten lehena, Balmasedako udaletxearen aurrean. Gaur Zallan batuko dira beharginak eta, bihar, berriz, Gueñesen.
ELAk mobilizazioak deitu ditu Pastguren paper fabrikan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu