ekonomia

ELAk Patxi Lopezi berretsi dio ez dela izango negoziazio mahaian

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak sindikatua hartu du gaur. Bihar, LAB.

2009ko ekainaren 3a
09:54
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ELAko ordezkariekin bildu da gaur Ajuria Enean, eragileekin hasitako bilera errondaren barruan. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak orain arte erakutsitako esandakoa berretsi du, eta negoziazio mahaian ez dela izango jakinarazi dio Lopezi, Patronala bertan egonda, sindikatuek zer eginik ez dute arrazoituta.

Bihar, berriz, LABekin bilduko da lehendakaria. Hala ere, bi sindikatu horiek argi utzi dute elkarrizketa sozialaren mahaian ez dutela parte hartuko.

Lopezek EAJko hiru kiderekin ere egingo ditu bilerak. Bihar Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin elkartuko da eta astelehenean Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin -Xabier Agirre eta Markel Olanorekin-, hurrenez hurren.

Finantza krisiari aurre egiteko neurriak izango dituzte hizpide bileretan.

Orain arte, ELArekin, UGT-Euskadirekin, Euskadiko CCOOrekin eta Confebaskekin egin ditu bilerak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.