ELAk salatu du Adegik jopuntuan duela
DONOSTIA. ELA sindikatuak adierazi du Adegi patronala «oso larri» dagoela, eta hori dela, errudun bila dabilela: «ELA daukate jopuntuan; hori ezin da onartu». Sindikatuaren arabera, patronalak «arduragabe» jokatu du, lan eta gizarte eskubideei «eraso» egiten. Gainera, enpresaburuei «soldaten aurka» aritzea leporatu die; sindikatuak, aldiz, uste du soldatak jaitsita enplegu gehiago galduko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu