Ekonomia

ELAk salatu du GES taldeak 96 behargin kaleratu nahi dituela Bizkaian

Global Energy Services eta Siemsa Industriak Erandion dituzten plantetako langileei eragiten die lan erregualzio espedienteak.

Jon Fernandez.
2014ko uztailaren 3a
10:07
Entzun

ELAk azaldu duenez, GES taldeko zuzendaritzak atzo eman zieten sindikatuei lan erregulazio espedientearen berri Madrilen. GES taldeak Global Energy Services, Siemsa Industria eta Siemsa Control y Sistemas konpainiak biltzen ditu. Guztira 627 behargin kaleratu nahi ditu zuzendaritzak, eta horietako 96 Bizkaian dituen bi plantetakoak dira. Dossierrak, beraz, Erandioko Siemsa Industriako 58 beharginei eta Global Energy Serviceseko 38 beharginei eragingo lieke.

GES taldeak energia berriztagarriei lotutako erakuntza, muntaia eta manteminendu zerbitzuak eskaintzen ditu. ELAk iragarri du gaurtik aurrera "beharrezkotzat jotzen diren presio neurriak" hartuko dituela Erandioko bi lantokietako "lanpostu guztiak" defendatzeko.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.