ELAk salatu du langileak bota nahi dituela Hydro Building Systemek

108 langile botatzeko espedientea aurkeztu du, baina ez daki horietatik zenbat izango diren Gasteizen

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Gasteizen eta Bartzelonan dituen lantegietan 108 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu du Hydro Building Systemek. ELAren esanetan, «neurriz kanpokoa eta onartezina» da erabakia. Oraindik ez daki Araban zenbateko eragina izango duen erregulazioak —52 langile ditu—, baina iragarri du mobilizazioak egingo dituela.

Aluminiozko sistemen garapenean eta diseinuan egiten du lan Hydro Building Systemek, eta orain hiru urte eta erdi eskuratu zuen Gasteizko fabrika. ELAk adierazi du ordutik %30ean murriztu dela langile kopurua. Sindikatuaren esanetan, ez dago halako espedientea aurkezteko arrazoirik, azken hamabost hilabeteetan irabaziak izan dituelako. Horrez gain, gogorarazi du Gasteizen dituen azpiegiturak behar adina erabili beharrean higiezinak alokatzen dituela.

Asientos Esteban, greban

81 langile bota eta gainerakoei lan baldintzak aldatzeko asmoa du Iruñeko Asientos Esteban enpresak ere. Astelehenean mugagabeko grebari ekitea erabaki dute langileek. Negoziatzeko prest daudela adierazi dute, baita lanaldia eta soldatak %20 jaisteko ere. Alabaina, kaleratzerik ez egitea jarri dute baldintzatzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.