ELA sindikatuak EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean (KES) parte hartzeari utzi egin dio, erakunde hori "antzua" dela iritzi baitio. "Aholkularitza-organo baten itxura eman nahi zaio, bainapatronalak ez ditu aipatzerik ere nahi gai garrantzizkoenak; erakundeei, berriz, bost axola KESren iritzia".
ELAren ustez, KESek "gabezia izugarriak" ditu. "Foru aldundien politikak ez dira sartzen haren eskumenetan; Eusko Jaurlaritzak ez ditu aintzat hartzen KESren iritziak; eztabaidak antolatzen ditu KESek zenbait gai jorratzeko, baina patronalak AHTri buruzko mahai-inguru xume bat egitea ere galarazi egin du, orain arteproposatutako gai guzti-guztiak eztabaidatu diren arren...".
Erabat utzi du sindikatuak erakunde hori, gaurtik eta "muga jakinik gabe, harik eta bermerik egon arte erakunde horretan parte hartzeak zerbaiterako balioko duela; hau da, eduki jakin batzuk izango dituela eta politika publikoak finkatzeko iritziak kontuan hartuko direla".
ELAren arabera, "kutsu neoliberal nabarmena" dute Hego Euskal Herriko erakundeen politikek. "EuropakoBatasuneko gastu sozial txikienetakoa dugu, eta, gainera, iruzur fiskalari ez ikusiarena egiten dion politikaegiten da, zerga-eskumenen kudeaketari dagokionez".
Ekonomia
ELAk utzi egin dio EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean parte hartzeari
Sindikatuaren arabera, "gai garrantzizkoenak" ez dira aipatzen eta erakunde hori "antzua" da. Gaur utzi du, "muga jakinik gabe". Hego Euskal Herriko erakundeek "kutsu neoliberal nabarmena" dutela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu