ELA

ELAko kideek aho batez onartu dute txosten orokorra

ELAko zuzendaritzak proposatutako txosten orokorra aho batez onartu dute gaur sindikatu hartako afiliatuek, Euskalduna Jauregian egiten ari diren XI. biltzarrean. Horrenbestez, datozen lau urtetan eredu neoliberalaren aurka eta negoziazio kolektiboaren alde egingo dute lan. Arratsaldean amaituko da biltzarra, sindikatuko Idazkari Nagusi Jose Elorrietaren hitzaldia eta Batzorde Eragilearen onarpenarekin.

2004ko azaroaren 27a
16:19
Entzun
ELA sindikatua XI. biltzarra egiten ari da atzo eta gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian. Han, aho batez onartu dute datozen lau urtetako jarduna bideratuko duen Txosten Orokorra.

Horrela, eredu neoliberalen kontra borroka egingo dutela diote, eta langileen eskubideak defendatzeko ahalegin guztiak egingo dituztela.

Gaur, beste sindikatueko ordezkarien bisita ere izan dute. Han izan dira, ELBkoak, EHNEkoak, ESK-koak, EILASekoak eta LABekoak.

Biltzarra, arratsaldean amaituko da ELA sindikatuko idazkari nagusi Jose Elorrietak hitz egin, eta Batzorde Eragile berria onartu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.