Sindikatuak

ELAren afiliazio tasa 0,7 puntu igo da 2008az geroztik

4.006 afiliatu gutxiago izan arren, jaitsiera hori langabezia datuen ondorio dela dio sindikatuak. Soldatapeko langile afiliatuen portzeintaia “inoizko onena” dela esan du Adolfo Muñozek. Une honetan sindikatuak 105.312 afiliatu dauzka.

Lander Muñagorri Garmendia.
2012ko abenduaren 11
18:48
Entzun

Urtarrilaren 23 eta 24 artean ELAk egingo duen XIII. Kongresu konfederalaren harira, afiliatu kopuruaren zenbatekoak eman ditu gaur goizean sindikatuak. Kazetari talde batekin bildu dira zuzendaritzako ordezkariak, eta bertan afiliazio datuak baieztatu dituzte. “Gardentasunari garrantzia handia ematen diogu, eta beste sektoreetan ere hori egitea eskatzen dugu”, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren esaneten. Bilera horretan baieztatutako datuen arabera, ELAk 2012ko irailean 105.312 afiliatu zeuzkan, horietatik 1.712 zordunak.

Afiliatu kopuruak behera egin duen arren, “jaitsiera hori soldatapeko langileen jaitsierari dagokio”, Amaia Muñoa idazkar nagusi ondokoaren esanetan. 2008ko hirugarren hiruhilekoan 1.050.800 pertsona zeuden soldatapean Euskal Herrian, eta aurtengo datuen arabera, 923.300. Beraz, sindikatuak 4.006 afiliatu galdu baditu ere, %10,34ko sindikalizazio tasa lortu du. 2008ko datuen arabera, tasa hori %9,64ean zegoen. Eta 2003 urtearekin ere alderaketa egin dute, “soldatapeko langile kopuru antzekoa zegoelako”. Eta orduko tasa ere hobetu du sindikatuak,%10,15ekoa baitzen ELAren ordezkaritza.

Datu horiek “inoizko onenak” direla esan du Muñozek, eta balorazio positiboa egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.