Ekonomia

ELAren arabera, Auzitegi Gorenak bertan behera utziko ditu orain arte irabazitako epaiak

Sindikatuak esan du patronalak "bidea libre" duela eta Auzitegi Gorenaren laguntza jasoko duela aurrerako eraginari buruzko epaietan.

Miren Garate.
2013ko abenduaren 4a
12:34
Entzun

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko presidenteak epaileak lan erreformaren eragina "baliogabetzen" saiatu direla esan zuen atzo, lan hitzarmenen gainean emandako epai batzuen harira. Ebazpen batzuk "zentzugabekeria" izan direla zioen. ELAren iritziz, "ateraldi hori" patronalak daukan "tolerantzia faltaren eta handikeriaren isla hutsa" da, eta Jaurlaritzak adierazpen horiei buruz ezer ez esan izana gaitzetsi du.

Sindikatuak gogora ekarri du CEOE Espainiako enpresaburuen elkarteak esandakoa. "Hau esan du bozeramaile batek: 'Hitzeman digute magistratuen botoak gure aldekoak izango direla,eta baten aldeaz irabaziko dugu. Lan erreforma Auzitegi Konstituzionalak onetsiko du, eta ultraaktibitatearen amaiera, Auzitegi Gorenak'". Argiago ezin dela hitz egin dio ELAk.

Haren esanetan, patronalak badaki epaile kontserbadoreen talde batek gehiengoa duela doktrina judiziala ezartzen duten organoetan. "Bertan behera utziko dituzte orain irabazten ari garen epaiak. Ezin dute ametitu zuzenbide laboralaren suntsipena onartzeko prest ez dauden autonomia erkidegoetako auzitegien ausardia".

ELAren ustez,  egoerari aurre egiteko modu bakarra langileak antolatzea eta eskubide sozialen defentsan protagonismoa izatea da. "Irtenbide burokratikotik, lanbide arteko akordiotik, ez dago eskubideen gainbehera honi aurre egiterik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.