•Errenta zerga progresiboagoa. Irabazi handiak dituztenei errenta zerga igotzea proposatu du ELAk. Gainera, «injustiziatzat» jo du soldatapekoek gehiago pagatzen dutela profesionalek edo irabazi enpresarialek dituztenek baino: 21.274 euro lehenengoek, eta 13.149 bigarrenek. Aldea handituz doa.
•Sozietate zerga handitzea. Azken urteotan jaitsi egin da, bai teorian enpresek pagatzen dutena, bai kenkarien ondoren benetan pagatzen dutena. 2007an, %15,4koa zen, eta orain txikiagoa dela dio ELAk.
•Iruzurrari jazartzea. 2007an, ekonomia ongi zihoanean, enpresen heren batek galerak iragarri zituen, eta beste batek 6.000 eurotik beherako irabaziak aitortu zituen. Hor iruzurra dagoela uste du ELAk.
•Ondare zerga berreskuratzea. Gipuzkoak kendu zuen azkena, 2010eko urtarrilean. Badirudi berriz ezarriko dutela.
ELAren eskaerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu