Lan harremanak

ELAren helburua gero eta enpresa gehiago “sindikalizatzea” izango da 2008an

Langileen aldarrikapenak betearazteko “borroka beharrezkoa” dela iritzi dio sindikatuak.

2007ko abenduaren 21a
16:26
Entzun
2008ko negoziazio kolektiboan gero eta enpresa gehiago “sindikalizatzea” dutela helburu jakinarazi du ELAk. Horrela, langileak “antolatuta” egotea lortuko dute “ekinta sindikala” aurrera eramateko. ELAren iritziz, “borroka beharrezkoa” da langileek euren aldarrikapenak bete ahal izateko.

Adierazpenok Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren albokoak eta Joseba Villarreal sindikatuko Negoziazio Kolektiboaren arduradunak egin dituzte Bilbon, 2007ko lan-hitzarmenen negoziazioen balorazioan.

ELA pozik dago 2007ko negoziazio kolektiboekin, edukien aldetik “positiboa” izan dela adierazi baitute. Sindikatuaren ikuspuntutik “interesgarria” izan da, ekintza sozialetan hainbat dinamika aurrera ateratzea eta “gatazka diseinu berriak” lortu baituzte.

Gipuzkoan ELAk ez du hitzarmenik lortu metalaren industrian eta datorren urtean enpresekin egingo dituzten negoziaketetan “bake sozialik” ez dutela emango iragarri du.

2007an hainbat sektoretan 24 lan-hitzarmen sinatu ditu ELAk. Horrek 105.312 langileengan izan du eragina. Hiru sektoreetan 35 orduko lan astea lortu dute, 14 sektoreetan laneguna murriztea eta bost sektoreetan, berriz, norberak noiz hartu erabakitzen duen egun libre batzuk izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.