ELArentzat, Gipuzkoak proposatutako zerga erreforma «anekdota» da

Zergak Koordinatzeko Organoa «koderik sekretuenekin funtzionatzen duen sekta» dela dio

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Diputazioak proposatutako zerga erreforma benetan egin behar litzatekeenaren «anekdota eta karikatura» dela adierazi du ELAk. Zergak Koordinatzeko Organoaren lana ere kritikatu du. «Gure herrian koderik sekretuenekin funtzionatzen duen sekta bat da. Bilerak eta erabakiak ezkutukoak izaten dira, eta gero isilean edukitzen dituzte». Fiskalitate justu baten alde izeneko kanpainari ekin dio sindikatuak, eta gaur eta bihar protestak egingo ditu Araban eta Bizkaian. Atzo, Donostian izan ziren sindikatuko ordezkariak.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak ere hitz egin du zerga erreformaz. Diputazioek azken asteotan proposatutako neurriak «txikiak» direla esan du. Haren arabera, enplegua sortzen lagunduko duen zerga sistema bultzatu behar da, eta tasak Europako batez bestekoetara gerturatu. «Enpresaburuok zerga eta gizarte baldintza onak eduki behar ditugu, hemen inbertitu ahal izateko, eta ez beste nonbait».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.