ELBk gezurtatu du prefetarekin biltzeari uko egin diola

DDTMk Baionan duen egoitza okupatu zuen astelehenean, Europako laguntzen ordainketak duen beranta salatzeko.

(ID_13569509) (Guillaume Fauveau/EZEZAGUNA) Des agriculteurs du syndicat ELB s\'introduisent dans les les locaux de la DDTM à Angl...
ELBko Laurent Irigarai, DDTMko arduradun batekin mintzo, astelehenean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko otsailaren 6a
19:08
Entzun

Pirinio Atlantikoetako prefeturak adierazi ondotik ELBk uko egin diola elkarrizketari, euskal laborarien sindikatuak «harridura» agertu du ohar batean. Izan ere, ELBk jakinarazi du ostiralean jaso zutela prefeturaren proposamena, eta astelehen arratsaldean baiezkoa eman ziotela. «Zuen erantzunaren beha gaude», idatzi dute prefetari zuzenduta.

Halaber, ohartarazi dute joan den ostegunean zortzi orrialdeko dokumentua helarazi ziotela Frantziako Estatuko ordezkaritzari, azken mobilizazioen harira dituzten aldarrikapenak xehatzeko. Horien artean da Europako NPB Nekazaritza Politika Bateratuaren diru laguntzen berehalako ordainketa. 

Astelehenean DDTM Lurraldearen eta Itsasoaren Departamendu Zuzendaritzak Baionan duen bulegoa okupatu zuen ELBk, salatzeko oraindik ez dituztela eskuratu Europako diru laguntzak. «Arratsaldean, bideokonferentzia bat proposatu zigun prefetak, eta hari uko egin genion, kontsideratu baikenuen gure aldarrikapenak argiak zirela eta ekintzak behar zirela; hala nola NPBren laguntzen ordainketa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.