Elinor Osrom eta Oliver Williamson estatubatuarrei emango diete aurtengo Ekonomiaren Nobel saria, epaimahaiak gaur eguerdian esan duenez. Enpresen mugei eta gobernatze ekonomikoei buruzko azterketengatik emango diete saria.
Ostrom izango da Ekonomiaren Nobel saria jasoko duen aurreneko emakumezkoa. 1933an sortu zen, Los Angelesen. Zientzia Politikoak ikasi zituen, eta Arizonako Unibertsitateko Dibertsitate Instituzionalerako Ikasketa Zentroaren sortzailea da.
Williamson 1932an jaio zen, Superior-en, eta Ekonomian doktoratua lortu zuen. Irakaslea da.
Iaz Paul Krugman herrikidea izan zen Ekonomiaren Nobel sariaren irabazlea, nazioarteko komertzioaz eta geografia ekonomikoaz egindako lanengatik. George Bush AEBetako orduko Gobernuko presidentearen aurkaria zen.
Beste saridunak
Hauek dira orain arte jakinarazi dituzten 2009ko beste saridunak:
Literaturaren Nobel saria. Herta Muller (Alemania-Errumania).
Fisikaren Nobel saria. Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William Boyle (AEB) eta Georges Smith (AEB).
Kimikaren Nobel saria. Venkatraman Ramakrishnan (AEB), Thomas A. Steitz (AEB) eta Ada Yonath (Israel).
Medikuntzaren Nobel saria. Elizabeth Blackburn (AEB), Carol Creider (AEB) eta Jack Szoztak (AEB).
Bakearen Nobel saria. Barack Obama AEBetako Gobernuko presidentea.
Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen (Suedia), eta saritu bakoitzak 980.000 euro eskuratuko ditu.
ekonOMIA
Elinor Osrom, Ekonomiaren Nobel saria jasoko duen lehendabiziko emakumezkoa
Oliver Williamsoni ere emango diote saria. Estatubatuarrak dira biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu