Elkar-Lanek inoiz baino kooperatiba gehiago sortzen lagundu du 2013an

602 kooperatiba eratu dira elkartearen babesarekin 2002tik; horietatik 82k (%13,6) ez dute jarduerarik egun

Miren Garate.
2014ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Urte oparoa izan zen 2013a Elkar-Lan kooperatibak sustatzeko elkartearentzat. 132 kooperatibari lagundu zien sortzen, inoizko kopururik handiena. Halaber, beste 57 ekintzaile talderekin ere egon zen harremanetan, nahiz eta azkenean ez ziren enpresa izatera iritsi. Eratutako gehienak (73) zerbitzuen sektorekoak izan ziren, hala nola jarduera energetikoari, informatikari, ostalaritzari edota publizitateari lotutakoak. Guztien artean 429 lanpostu bildu zituzten, sortze momentuan, beraz, 3,25 enpleguko batez bestekoa izan zuen bakoitzak.

2002an sortu zen Elkar-Lan, eta ordutik 602 enpresa sortzen lagundu du. Javier Sanz zuzendariak atzo nabarmendu zuenez, horietatik 82 (%13,6) ez daude aktibo gaur egun. Likidatu, berriz,soilik hamalau egin dira.

Ekintzaileen soslaiari dagokionez, 41 urteko gizonezkoa aipatu zuen Sanzek, goi mailako edo erdi mailako ikasketaduna. Hain zuzen, %38,4 da emakume ekintzaileen tasa, iaz baino puntu bat txikiagoa.

Kooperatiba sortzea erabakitzen duten ia guztiek aurrez lan esperientzia izaten dute. Erdiek beharragatik jartzen dute martxan negozioa, eta %40k negozio aukera ikusi dutelako. Batez beste, 18.000 euroko inbertsioa izaten dute hasieran, eta hamarretik seik kanpoko finantzaketa behar izaten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.