Enpresak

Elkar-Lanek inoiz baino kooperatiba gehiago sortzen lagundu du 2013an

2002. urtetik 602 kooperatiba eratu dira elkartearen babesarekin; horietatik 82k (%13,6) ez dute jarduerarik jaur egun.

Agustin Mendiola eta Francisco Javier Sanz, gaur. MARISOL RAMIREZ, ARP
Miren Garate.
2014ko martxoaren 7a
23:34
Entzun

Urte oparoa izan zen 2013a Elkar-Lan kooperatibak sustatzeko elkartearentzat. 132 kooperatibari lagundu zien sortzen, inoizko kopururik handiena. Halaber, beste 57 ekintzaile talderekin ere egon zen harremanetan, nahiz eta azkenean ez ziren enpresa izatera iritsi. Eratutako gehienak (73) zerbitzuen sektorekoak izan ziren, hala nola jarduera energetikoari, informatikari, ostalaritzari edota publizitateari lotutakoak. Guztien artean 429 lanpostu bildu zituzten, sortze momentuan, beraz, 3,25 enpleguko batez bestekoa izan zuen bakoitzak.

2002an sortu zen Elkar-Lan, eta ordutik 602 enpresa sortzen lagundu du. Javier Sanz zuzendariak nabarmendu duenez, horietatik 82 (%13,6) ez daude aktibo gaur egun. Likidatu soilik hamalau egin dira.

Ekintzaileen soslaiari dagokionez, 41 urteko gizonezkoa aipatu du Sanzek, maila altuko edo ertaineko ikasketaduna. Hain zuzen, %38,4koa da emakume ekintzaileen tasa, iaz bano puntu bat txikiagoa. Kooperatiba sortzea erabakitzen duten ia guztiek aurrez lan esperientzia izaten dute. Erdiek beharragatik jartzen dute martxan negozioa, eta %40k negozio aukera ikusi dutelako. Batez beste, 18.000 euroko inbertsioa izaten dute hasieran, eta hamarretik seik kanpoko finantzaketa behar izaten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.