Ekonomia

Elkargik 286 milioi euroko abalak eman ditu 1.087 enpresentzat

Aurkeztutako eskakizunetatik %23 ez ditu onartu.

2009ko uztailaren 24a
12:39
Entzun
Elkargi Gipuzkoako Elkarrekiko Garantia Elkarteak 286,4 milioi euroko zenbatekoa onartu du gaur arte 1.087 enpresentzat. Eusko Jaurlaritzarekin sinatu zuen 500 milioi euroko akordioaren barruan sartzen da kopurua. Aurkeztutako eskakizunetatik %23 baztertu ditu elkarteak.

Abal finantzarioek, 68,5 milioi euro formalizatu ondoren, %0,7 egin dute beher,a eta abal teknikoek, 90 milioi baino gehiago formalizatuta, ia %4ko hazkundea eduki dute, iazko epe berarekin alderatuta.

2009ko lehenengo hiruhilabetan 1.108 bazkide berri gehitu ziren elkartera -denera 11.199 enpresa daude-.

Elkargik Gipuzkoako enpresari txiki eta ertainen fusioak egiteko interesa azpimarratu du eta, Finantza ikasgeletan antolatu dituzten ehun ikastaro baino gehiagotan 1.200 zuzendari, kudeatzaile eta enpresetako arduradunek parte hartu dutela jakinarazi du.

Elkargik bitartekari lanetan dihardu, nolabait. Bazkide dituen enpresek bankuei eta aurrezki kutxei eskatutako diruaren erantzule bihurtzen da eta, trukean, interes apaleko maileguak lortzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.