LAN GATAZKAK

Elkarretaratzera deitu dute ELAk eta LABek Condesan, berririk ez dutela eta

Lau astez egingo dituzte protestak, salatzeko lantegien etorkizunaz ez dutela berririk.

2015eko otsailaren 9a
18:54
Entzun

Zortziehun langile ditu Condesak Araban eta Nafarroan, eta, metalgintza taldearen arazoen eraginez, 600 lanpostutik gora kolokan daude. Azaroan, ahozko itun bat lortu zuen enpresak hartzekodunen konkurtsoan ez sartzeko, baina berririk ez dutela-eta, protestara deitu dute bi sindikatuek.

300 milioi euroko zorra zuen uztailean, eta  hartzekodunen konkurtso aurreko egoeran zegoen. Bi sindikatuek gogorarazi dute ia hiru hilabete igaro direla ahozko itunaren berri eman zutenetik, baina salatu dute ordutik ez dutela etorkizunaren inguruko berri gehiago izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.