lehen sektorea

Emakume Baserritarraren Estatutua onartu du Eusko Legebiltzarrak

Aho batez egin du aurrera legeak. EHNE sindikatua kritiko agertu da.

Emakume bat, baserriko lanetan. IMANOL OTEGI, ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 15a
08:05
Entzun

Gaur, Emakume Baserritarraren Nazioarteko Egunean, aho batez  onartu du Eusko Legebiltzarrak Emakume Baserritarraren Estatutua. Arau berri horren bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko parekidetasuna erdietsi nahi da lehen sektorean. 

Arantza Tapia sailburuak nabarmendu du gaurkoa egun "pozgarria" dela sektorearentzat, bere irudiko aurrerapauso garrantzitsua eman baita baserrian lan egiten duten emakumeen eskubideen alde. Besteak beste, gizarte segurantzan izena emateko erraztasunak jartzea edota dirulaguntza gehiago izatea ahalbidetuko du esatutuak. 

EHNEren kritikak

Legea onartuko zela jakitean, EHNE kritiko mintzatu zen, eta atzera egiteko eskatu zien alderdi politikoei. EHNE sindikatuaren ustez "sakontasun eta ausardia handiagoa" behar du Emakume Baserritarren Estatutuak, "ez baitu emakume nekazari eta abeltzainen langile izaera eta errekonozimendurik lortzen". Amelia Jauregi EHNEko kideak "testu juridiko lotesle bat" eskatu zuen, oraingoak ez duelakoan aukera berdintasunik bermatzen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.