Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak eta Confebaskek (Euskal Enpresarien Konfederazioa) tradizionalki gizonek beteriko lanpostuetan -bereziki industrian- emakumea sartzeko aukera sustatzeko hitzarmena sinatu dute gaur.
Emakumeentzat kalitateko lanpostuak sortu nahi dituzte hitzarmen horren bidez. Xede hori gauzatzeko, lau jarduera eremu finkatu dituzte. Lehenik, prentsa bidezko kontzientziazio kanpainak egitea. Industriako lanbideetan emakumea txertatzearen garrantzia zabaltzera bideratu nahi dute egiteko hori. Enpresaburuei eta giza baliabideen arduradunei bideratutako barne komunikazio kanpaina aurrera eramatea ere aurreikusita dute. Bigarren ekintza, Confebaskeko webgunean informazioa zabaltzea da. Praktika Onen Eskuliburua hedatzeko asmoa ere badute eta, azkenik, emakumeen kontzientziazioa lortzeko lan egitea.
Jarduera horiek guztiak gauzatzeko 100.000 euroko gastua aurreikusita dago, eta Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak jarriko du. Confebaskek 51.000 euro jarriko ditu kudeaketa eta koordinazio gastuetarako.
Ekonomia
Emakumea industrian txertatzeko hitzarmena sinatu dute Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu