MALEN ETXEGOIEN

«Emakumeen hiru belaunaldi gaude zigortuta: gure amonena, amena eta gurea»

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
63 urte ditu Malen Etxegoien getariarrak. «Lan asko egin dut, pila bat, baina kotizatu apenas. Eta orain existituko ez banintz bezala da, ez daukat ezer». Bananduta dago, eta semeen laguntzarekin egiten du aurrera. «10 urterekin hasi nintzen lanean, olio-ozpin fabrika batean; gero sareekin egin nuen lan, aita armadorea zelako; semeak hazi bitartean utzi egin nion lanari; izan dudan azken lanpostua amona bat zaintzen izan da». Hamabi urte dauzka kotizatuta guztira. Orain lau urte geratu zen langabezian. «Langabezia saria izan nuen. Gero oinarrizko laguntza kobratu nuen sei hilabetean, baina oraintxe ematen didate eta oraintxe kendu». Emakumeez «abusatu» egin dela uste du. «Hiru belaunaldi gaude zigortuta, gure amonena, gure amena eta gurea. Eta hau guk atera dugu aurrera, gure lanari esker».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.