lana

Emakundek Indusal enpresako ustezko genero diskriminazioa ikertzeko eskatu du

Espediente bat ireki dio Berdintasunerako Defentsaren aurrean. Sindikatuek salatu dute greba egiteagatik hainbat langile kaleratu nahi dituela enpresak. Genero diskriminazioa eta prekarietatea salatzeko egin zuten lanuztea, 2008an.

2012ko maiatzaren 9a
11:12
Entzun

Emakunde institutuak gaur jakinarazi du espediente bat ireki diola Arrigorriagako (Bizkaia) Indusal enpresari, eta Berdintasunerako Defentsari eskatu dio sindikatuek salatu duten ustezko genero diskriminazioa iker dezan.

Emakundek ohar baten bidez azaldu du enpresako langileekin eta sindikatuekin bildu dela, eta datozen asteetan Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria enpresako zuzendariekin elkartuko dela.

Langileek lantokian jasaten zuten genero diskriminazioa eta prekarietatea salatzeko greba egin zuten 2008an, eta sindikatuek salatu zuten horren ondorioz 21 langile kaleratu nahi zituztela.

Garbiketa enpresa da Indusal.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.