Besteak beste, Castejongo ziklo konbinatuko zentralera egiten duen gas hornikuntza etenda dauka Enagasek joan den ostiraletik. Aljeriako gas bideko matxura batek hornidura jaitsaraztearekin batera, Ascoko zentral nuklearraren jardueraren eteteak eskaria handitu duela argudiatu du Enagasek bere hornidura murrizteko. Atzo azaldu zuenez, Castejongo zentralera egiten duen gas hornidura bihartik aurrera itzuliko da normaltasunera. Espainian, hala ere, zenbait zentralek ostegunera arte itxaron beharko dute.
Enagasek bihartik aurrera hornituko du berriz Castejongo ziklo konbinatuko zentrala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu