ENBA nekazaritza sindikatuak DIA supermerkatu taldeari leporatu dio esnea «amu huts» gisa erabili eta salneurria «ia ezer ez irabazteraino» merkatu izana. ENBAren iritziz, «DIAren jokaerak «ekoizleei kalte egiten die, produktua irrigarri uzten du eta kontsumitzailea nahasten du». Sindikatuak gogor gaitzetsi du supermerkatu taldeak esnegintzan diharduten eragile guztien «oso bestelako» bideari ekin izana. Esnegintza babesteko prest azaldu da.
ENBAren iritziz, DIAk esnea «amu» gisa erabiltzen du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu