Kosta ahala kosta nahi du Endesak Gas Naturalen eskaintza bertan behera gelditzea. Auzitegiek eskatu bezalaxe, mila milioi euroko bermea eman du, erosketa eskaintza eta Gas Naturalen eta Iberdrolaren arteko ituna bertan behera geldi daitezen.
Endesak ez du, ordea, Alemaniako E.ONen bidea trabatu nahi. Manuel Pizarro buru duen argindar taldeak aurreratu du bermeak kenduko dituela E.ONen eskaintzak aurrera egin orduko.Bermea emateko hamar eguneko epea gaur agortzen zitzaion Endesari. BBVAk 500 milioi euro utzi dizkio, 250 milioi SCHk eta beste 250 milioi Banestok. Edonola ere, bermea jaisteko auzitegira joko du Endesak. Gauza bera egingo dute Gas Naturalek eta Iberdrolak ere, itunik hitzartu ez dutela salatzeko.
Endesak eman du Gas Natural geldiarazteko mila milioi euroko bermea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu