Urte hasieratik uztaila bitarteko hornikuntzaren kalitatea %18 hobetu zuen Iberdrolak, potentziaren araberako etendura denbora 1,04 ordutakoa izan baitzen. Iaz, aldiz, 1,28koa izan zen. Kontsumoaren hazkuntza %6,2-koa izan zen Hego Euskal Herrian eta Errioxan, 2003. urtearekiko. 2002-2006ko Etorkizunerako planaren baitako Red planaren betetzeari egotzi zion Iberdrolak hazkuntza. Eguraldiaren eta zerbitzuaren kalitatea azpimarratu zituen konpainiak.
ENERGIA. Iberdrolaren hornikuntza kalitatea %18 hobetu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu