EKONOMIA

Energia sektoreari zergak, argindarraren zuloa estaltzeko

Espainiako Gobernuak energia erreformaren aurreproiektua onartu du gaur. Helburua tarifa defizitari aurre egiteko zergetan 2.734 milioi euro jasotzea da, Jose Manuel Soria Industria ministroak azaldu duenez. 

Berria.info
2012ko irailaren 14a
17:58
Entzun

Espainiako Gobernuak energia erreformaren aurreproiektua onartu du gaur. Helburua tarifa defizitari aurre egiteko zergetan 2.734 milioi euro jasotzea da, Jose Manuel Soria Industria ministroak azaldu duenez. 

Tarifa defizitari aurre egiteko beharra nabarmendu du Soriak, sistema "eutsiezina" delako. Aurten tarifa defizitak 1.500 milioi euroak ez gainditzea jarri du helburu gobernuak —aurreko urteetan 4.000 eta 5.000 milioi euro artekoak izan dira—. Bestalde, 2013an tarifa defeizitik ez izatea nahi dute. 

Argindar ekoizleen esanetan, herritarrek argindarragatik ordaintzen dutena ez da nahikoa ekoizpen kostuak ordaintzeko. Aldeari tarifa defizita deitzen zaio. Gaur egun, sistema elektrikoak 24.000 milioi euroko tarifa defizita pilatu du. Eta hori, sei urtean argindarraren prezioa %70 garestitu den arren eta Espainian argindarraren prezioa Europako Batasuneko herrialde gehienetan baino garestiagoa den arren. 

Erreformak jasotzen dituen neurri gehienak zergen ingurukoak dira. Hondakin nuklearrak sortzea eta hondakinak biltzea zergapetuko dute. Hiru urtean 200 milioi euro baino gehiago inguru bildu nahi dituzte hondakin nuklearrari zerga berriak jarrita. Energia hidroelektrikoari ere zerga berria ezarriko dio, ur kontinentalak erabiltzegatik. 304 milioi euro bildu nahi dituzte hiru urtean. Energia termosolarrari sariak gutxituko dizkiote, energia sortzeko prozesuan erregai fosilak (gasa) erabiltzen dituztelako.

Espainiako Gobernuak %6ko zerga bat ezarriko die argindarra sortzen duten enpresei, teknologien artean bereizketarik egin gabe. Zerga bereziak ere jasotzen dira: zentimo berdea gasari, zentimo berdea ikatzarekin sortutako argindarrari eta argindarra sortzeko gasolioari. Gasaren zentimo berdearena iragarrita zegoen, hainbat iturrik aurreratu zuten

Agerraldia bukatutakoan, argindar konpainiei zergak igota argindarraren faktura garestituko den galdetu diote kazetariek Soriari. Erantzuna: "Merkatuaren araberakoa izango da". Litekeena da baietz, beraz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.