EKONOMIA

Enplegu alorrean 2014a "gogorra" izango dela iragarri du Urkulluk

Urteko balantzea egin du gaur Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.

2013ko abenduaren 30a
14:48
Entzun

Alor ekonomikoan, nabarmendu du 2013a "helburuak beteta" amaituko duela urtea Jaurlaritzak, eta azaldu du gobernu programaren 617 ekimenetatik %80 baino gehiago jarri dituela martxan. Halaber, iragarri du 2013 amaieran pertsona gutxiago egongo direla Lanbiden izena emanda 2012 amaieran baino.

Datorren urtea, ordea, "gogorra" izango da enpleguari dagokionean, Urkulluk berak aitortu duenez. Hori horrela, enplegu politikak martxan jarriko dituela iragarri du. 6.400 milioi euroko inbertsioa egingo dute hiru urtean, enplegua eta suspertze ekonomikoa sustatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.