Enplegu erregulazioak erretiratu ditu VWk
IRUÑEA Garraiolarien grebaren harira aurkeztutako enplegu erregulazioko espedienteak erretiratu dituela jakinarazi zuen atzo Iruñeko Volkswagenek. Ekainaren 11n eta 12an hornidura faltagatik produkzioa eten behar izana «gelditze teknikotzat» jo du enpresak, eta bere gain hartuko ditu hark eragindako galerak. Espediente horiek Landabengo (Nafarroa) lantegiko 2.000 langile baino gehiagori eragiten zieten. Ohi baino 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitzi zituzten grebak iraun zuen egunetan hornidura faltagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu