Enplegu politika aktiboen eskuduntzaren transferentziaren "oinarrizko akordioa" lortu dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak gaur, eta eskumena 2010eko urtarrilaren 1ean Jaurlaritzak izango du. Horri buruzko lehen akordioa maiatzaren 21ean erdietsi zuten, eta gaur zehaztu egin dute.
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Manuel Chaves Espainiako Gobernuko Lurralde Politiketarako ministroarekin bildu dira gaur, Gasteizen, eskumenak aztertzeko. Enplegukoa "krisiari aurre egiteko tresna" dela adierazi du Lopezek.
Eskumen hori, kupo eta kontzertu ekonomikoaren bitartez egingo dute. Akordioa itxi gabe badago ere, trasferentzia 300 milioi euro inguruko balioan egongo da, lehendakariak onartu duenez.
Hain justu, enplegu politika aktiboen gai horrek tirabira ugari eragin du azken zortzi urteotan Madrilgo eta Gasteizko gobernuen artean -Jaurlaritza EAJren esku egon denean-, politika aktiboen finantzaketa kupotik egiteari uko egin baitio Espainiako Gobernuak. Bien bitartean, Espainiako Estatuko erkidego guztiei eman die politika aktiboen kudeaketa, Euskal Autonomia Erkidegoari izan ezik.
1979an onartu zuten EAEn Gernikako Estatutua, eta oraindik 40 bat eskumen eskualdatu gabe ditu Madrilek.
Ekonomia
Enplegu politika aktiboen eskumena urtarrilaren 1ean jasoko du EAEk
Gaur zehaztu dute Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak eta Manuel Chaves Espainiako Lurralde Politiketarako ministroak maiatzean lortu zuten akordioa. Gernikako Estatutua 1979an onartu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu